XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizaaldi askotan zear, sukin bezela bakarrik erabilli da arri-ikatza.

Leenbizi etxeko sutarako, egurra bezelaxe; eta, gero, itxasontzi ta lokomotorren aurreneko lurrun-makinak berotzeko.

Kokikatza, arri-ikatza destilatzetik sortzen da; labe-oretan altzairua urtzen bakarrik erabiltzen zan leen.

Aizkenean, argi ta berokintzarako gasa artu zanean, uri aundietako bizigiroa asko erosoagotu zan.

mina-aoa lanean
coke
etekin birreskuratuak
gasa
bentzolezko ikatz-pikeak.

Orain dala urte batzuek ezkero, ikatz-antolaketatik gelditzen diran kondarrak, bereizi, garbitu, aizeztu ta auts-egin ondoren, galdaraetara eramaten dira.

Sukin onek, nolabaitekoa dan arren, elektrika-ola aundietako bearrak berak estaltzen ditu.

Karling-en Metz-inguruan dagonak adibidez, 250.000 ord / kw ematen ditu: Genissiat-eko presak aiña elektrizidade, alegia.

Irakinerazi zaion ura oztegi-dorreetan igaroerazten da, gero, berriro erabilli al izateko.

Eta nundik ekarri ote da ur au? Egunik-egun, mina zulotik ateratzen dutena da.

Era ontan, injenieroen jakinduriak indar merkea lortu du, orain dala urte batzuek arte iñork estimatzen etzituan gaikiak erabilliaz.

Baña aitatu ditugunaz gañera, orain berriki, aberaski ta aurrerapen-iturri berriak arkitu zaizkio ikatzari.

Kok-ikatzgintzako gasen destilatzeak millaka etekin sortarazi ditu, amoniakotik, bentzoletik eta ikatz-piketik atereak.

Parix-ko andreek ba ote dakite beren sukaldeetako labetxoak artzen duan errekaia, zati bat beintzat, era ontan destilatutako gasa dala, eta Thionville-tik datorkiela, biden irureun km. egin ondoren?.

Garai batean, maitagarrien izena Mari zan, eta aztiena Matxin.

Gaur umetxoeri ipui polit bat esan nai izan ezkero, itz auekin asi diteke: Ba zan bein maitagarri bat, Ikatz zeritzana; eta etxetik iges-egitea erabaki zuan....

Ipui tristeegia gertatuko litzake, ordea.

Izan ere, ikatzak etxetik alde-egingo baligu, gure eguneroko bizitzan utsune aundiak agertuko lirake.

Obe da, beraz, olakorik bururatu ere ez egitea.